Ikastetxea

ITURRAMA Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituen zentro publikoa da, izen bereko auzoan dagoena eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak kudeatua. Zentroa, batez ere, esleiturik dauzkan ikastetxeetatik etorri ikaslez hornitzen da, Amaiur Ikastolatik, Hegoalde Ikastolatik eta San Frantzisko Ikastetxetik hain zuzen ere.

Batxilergoko ikasleen jatorria zabalagoa da, Iruñerriako beste ikastoletatik aparte Tafalla eta Zangozako ikastoletatik ere etortzen baitira. Arte Batxilergora, Nafarroako edozein lekutatik etortzen zaizkigu ikasleak; zeren eta batxilergo modalitate hau, euskaraz, gure ikastetxean bakarrik eskaintzen baita.

+