1. BATXILERGOA

Teknologia eta Berrikuntzaren astea

2019-12-18 17:50 -n admin -k idatzia

Ikastexea
1. BATXILERGOA
Txangoak

Azaroaren 6ean, Batxilergoko 1.go mailako Biologia eta Geologia irakasgaiko hainbat ikasleek Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean parte-hartuz Navarrabiomed Biomedikuntza Ikerketa Zentroko ikerketa arloak ezagutu eta laborategiak bisitatu zituzten.


 




Bi ahizpak

2019-12-13 10:41 -n admin -k idatzia

Ikastexea
1. BATXILERGOA
2. BATXILERGOA
Txangoak

Urriaren 24ean, Batxilergoko 1.go mailako Biologia eta Geologia eta Batxilergoko 2. mailako Geologia irakasgaiko ikasleak, Bi Ahizpa arroilara joan ziren bertako geologia aztertzera. Goiz osoko jarduera izan zen eta geologo batekin aritu ziren. Biologia-Geologia mintegiak antolatua.

 

UNIBERTSALA

2017-03-30 14:08 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 

LITERATURA UNIBERTSALA

Literatura Unibertsalaren garai guztietako pasarteak, antologiak edo bereziki adierazgarriak diren obra osoak irakurri eta aztertuko dira.Literatura lanen (elaberriak, ipuin-laburrak, antzezlanak, poemak, blogak, komiki eta mangak, zinema, argazkigintza eta musika lanen arteko loturak eztabaidatuko dira. Landuko diren kontzeptuen artean, hurrengoak aurki daitezke: amodioa (maitalearen deskribapena), heriotza (mendekua, guda), fikzioa eta errealitatearen arteko erlazioa (ametsak, irudimenezko lurraldeak edo ezinezko hirien eta lurraldeen kartografia, laberintoaren mitoa, mikronazioak, blogak eta Tumblr), etxea eta egunerokotasuna, eromena, zentzugabekeria eta absurdoa, bidaiaren gaia, heroia/ antiheroia, autobiografia (nerabezaroa) eta egunerokoaren idazkera. Genero kontua lantzearren, emakume idazleen kasuan monografiko bat landuko da egunerokoaren idazkeran oinarrituta.

 

Irakurketaz gain, idazkera eta, orokorrean, sormena (argazkigintza, bideoak) landuko dira.

KULTURA ZIENTIFIKOA

2017-03-27 09:42 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 

KULTURA ZIENTIFIKOA (3 ORDU ASTEAN)

EDUKIAK:

 

Gende guztiak ezagutu beharko lituzkeen gaiak lantzen dira: KULTURA ZIENTIFIKO OROKORRA

 

  • Unibertsoa, Lurra planetaren dinamika eta arriskuak, Biziaren sorrera eta eboluzioa, Aurrerapenak biomedikuntzan (gaixotasunak eta sendabideak) , Bioteknologia (transgenikoak, zelula amak,..)

  • Balibide informatikoak erabiltzen ikastea: Blog bat egiten eta garatzen, Drive erabili,..

 

METODOLOGIA:

 

  • Klaseak ordenagailu gelan izango dira eta eta lanen bidez garatuko dira.

  • Lanak taldeka eginen dira (bikoteka ahal bada).

  • Talde bakoitzak bere bloga egingo du eta kurtsoan zehar egindako lanak bertan zintzilikatuko ditu.

  • Lanen aurkezpenak egingo dira.

EBALUAZIOA:

 

Gehien bat egindako lanak, bloga, aukezpenak ebaluatuko dira eta batzuetan test moduko azterketak (beraiek prestatutako galderak).

 

Informazio gehiago irakasgaiaren BLOGEAN: GOOGLE-iturrmundu-KULTURA ZIENTIFIKOA:

 

Bertan lantzen diren gaiak eta ikasleek aurten egin dituzten blogak ikusten dira.

 

 

 

MGH

2017-03-24 09:47 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 ARTE BATXILERGORAKO MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA

 Hasteko, Arte Batxilergoko ikasleek aukeratzen ahal dute irakasgai hau, astean 2 ordukoa dena.

 Irakasgai honekin, bestalde, helburu desberdin batzuk lortu nahi dira:

 Lehenengoa: ikasturteko 3. Ebaluaziorako ikasleak gai izatea emandako bitartekoekin munduko egoera/gertaera historiko bat aztertzeko eta beren ikaskideei modu argi eta antolatu batez azaldu ahal izateko.

 Bigarrena: ikasleak Artearen munduan mugituko dira eta Artea gizarte baten eta honen kontraesanen emaitza izaten denez, Mundu Garaikideko historiaren klabeak ezagutzea eta ulertzea oso lagungarri gertatuko zaie 2. Batxilergoko hainbat irakasgaietarako eta aldi berean norberaren bizitza eta jarduera pertsonalerako.

 Irakasgaiaren edukiak Mundu Garaikideko Historiakoak dira, mailari eta ordu kopuruari egokitu behar direnez, esanguratsuenak hautatuko direlarik.

 Metodologiaren atalari dagokionez, metodologia anitzak (azalpenezkoak, partizipatiboak, kooperatiboak…) landuko dira ikasturtean zehar. Izan ere, hasieran azalpenen bidezkoa nagusituko da oinarri teorikoak ongi finkatzeko, ondoren, irakasleak bideratuta, kasu konkretu bat aztertuko da eta azkenean, ikasleek taldeka interes handiko kasu desberdinak aztertuko dituzte.

 Ebaluatzeko era, azkenik, atal (ebaluazio aldi) bakoitzean landutako edukiak eta metodologiaren araberakoa izango da, azterketa ala produzitutakoaren aurkezpena, kasuan kasu.

 

 

 

 

 

Nafarroako Geografia eta Historia

2017-03-23 20:58 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 

NAFARROAKO GEOGRAFIA ETA HISTORIA

 Astean 4 orduko irakasgai da. Hiru ebaluaketetatik bitan Historia lantzen da eta azkenengoan Geografia.

 Metodologia eta ebaluazioa: Talde lanak eta banakako lanak tartekatzen ditugu eta, salbuespenak salbuespen, gelan egiten denarekin aski izaten da ikasgaia aurrera ateratzeko .

 Baina zertarako aukeratu irakasgai hau?

 Lehenengo batxilergoko ikasle askok ez dute izanen Historia irakasgaia eta bigarren batxilergoan derrigorrezkoa dela kontutan harturik ikasgaiarekiko lotura ez galtzeko baliogarria da.

  • Gehienetan Kurrikulum ofizialean gure herriko historia bazterturik edo bigarren maila batean egoten denez honetan murgiltzeko aukera egokia da.

  • Bukatzeko gaur egungo gure errealitatea ulertzeko gakoak eskeintzen dizkigu historia modu kritiko batean aztertuz.

 

 

 

EKONOMIA APLIKATUA

2017-03-23 14:03 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

1. Batxilergoko Ekonomia (Astean 4 orduko ikasgaia. Mcgraw Hill-eko liburua)

     Ekonomialariek esaten duten bezala Ekonomia norbanakoa bere eguneroko bizitzan aztertzean datza. Ikasgai honetan pertsonek bere beharrizanak asetzeko egiten dituzten ekintzak aztertzen ditugu. Honekin batera, enpresek eta merkatuek jarduera ekonomikoa antolatzean betetzen duten paper ezinbestekoa ikusten dugu. Bukatzeko herrialde baten ekonomiaren funtzionamendua ulertzen saiatzen gara. Hortik edozein gizartek dituen arazo ekonomikoak aurkezten ditugu.

      - Langabezia

      - Inflazioa

   - Administrazioaren papera ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzeko orduan eta zerga-sistema zuzen baten ezarpenaren beharra.

     - Diruaren papera eta bankuen funtzionamendua.

     - Nazioarteko merkataritza.

  - Elkartasunezko ekonomia. Gauzak egiteko beste era bat. Jasangarria, ekitatiboa.

Zuzendaritza
3. DBH
4. DBH
1. BATXILERGOA
2. BATXILERGOA

Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean             Guraso agurgarriok,            Otsailaren 23ko greba deialdia dela eta, eskutitz honen bidez jakinarazi nahi dizuet Iturrama ikastetxeak nola eratzungo dion egoera honi.            Greba hau ikasleek bakarrik egingo dute.

  • Bakarrik 3., 4, DBHko; eta 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek egin dezakete greba.
  • Gainera, beraiek horrela erabaki dutelako, ikasleen grebak 09:50etik 15:00etara iraungo du.
  • Hala ere, ikasleren batek klasea eman nahi badu, ikastetxeak bermatzen dio eskubidea.

       1. eta 2. DBHko ikasleek klase izango dute                  Agur t'erdi                                                                            Tomas Astiz                                                                            Zuzendaria

2016ko iraileko azterketen egutegia

2016-07-04 10:09 -n admin -k idatzia

Ikastexea
DBH
1. BATXILERGOA

Hurrengo estekan ikus daiteke 2016ko iraileko azterketen egutegia

Ikastexea
1. BATXILERGOA
Abenduaren 4ean hauteskude orokorren inguruan proiektu bat abiarazi genuen gaztelera departamentutik Batxilergoko lehen mailako taldeetan. Egitasmoaren helburua egunkariek hauteskude kanpainari egiten dioten jarraipena gertutik ezagutzea izan da.

 

Horretarako, GARA, Diario de Noticias, Diario de Navarra eta El Pais irakurri eta aipatu komunikabideek hamabost egun hauetan erabili dituzten testu eta irudiekin muralak osatu dituzte ikasleek taldeka. 

 

Sindikatu edukia