Ikastexea

FAMILIENTZAT OHARRA MARTXOAK 18

2020-03-20 18:21 -n admin -k idatzia

Zuzendaritza
Ikastexea
DBH
BATXILERGOA

 

 

 

 

Familia estimatuak,

Egun hauetako antolaketaren lehen balorazio bat egiteko moduan gaude.

Ikasle eta familia batzuen kasuan, egun hauetan ikasleek izan duten lan zama handia dela iruditu zaizue. Dakizuen bezala, urrutiko lana guztiontzat lehenengo esperientzia da eta behin eta berriz doitu beharko dugu lanaren eskaera eta lanari dedikatzen diogun denbora eta esfortzua.

Alde batetik, ikasleek argi izan behar dute ikastetxean pasatzen duten denbora adina pasa beharko dutela etxean lanean.

Beste aldetik, irakasleei ere bidaltzen duten lana ikasgaiaren orduekiko proportzionala izan behar dela gogorarazi diegu eta aste honetan badirela 2 jaiegun gehiago ere.

Laguntza edo errefortzua behar duten ikasleak ere laguntza hori jasotzeko aukera izango dute, irakasle bakoitzak definituko duelarik nola bideratu arreta hori.

Egun hauetan zuen seme-alabak proba desberdinak egingo dituzte Ikasgelak erabiliz, proba hauek lanaren jarraipena egiteko balioko dute eta ebaluatzeko tresna izango, baina ez dute izango ohiko azterketa baten pisua.

Besterik ez gure partez, mila esker zuen arreta eta lanagatik. Ondo izan.

Iturrama BHIko Zuzendaritza Taldea

FAMILIENTZAT OHARRA MARTXOAK 16

2020-03-16 16:31 -n admin -k idatzia

Zuzendaritza
Ikastexea
DBH
BATXILERGOA

2. ebaluazioari dagozkion noten boletinak publikatuta daude. Tutoreekin izan beharreko aurrez-aurreko bilerak bertan behera geratzen dira eta tutorizazioa, ahal den neurrian telefonoz edo posta elektronikoz egingo da.

Ikasleak eta irakasleak harremanatzeko eta lana egiteko plataforma martxan dago, Ikasgela edo Classroom deiturikoa. Irakasleok astelehen eta asteazkenetan lanak bidaliko dizkiegu eta 2 egun izango dituzte entregatzeko. Horrela, jarraipen estua bermatzen dugu. Ikasleen ardura da egunero Ikasgeletan sartzea eta bidalitako lana egitea. Lan hori ordenagailuz egin beharrekoa izango da kasu batzuetan, eta koaderno eta liburuekin bestetan. Lan hau, ikasgaiak ebaluatzeko eta kalifikatzeko garaian kontuan hartuko da.

Ikastetxea itxita egongo da 2 aste hauetan.

Ikastetxearekin harremanetan jartzeko modua: premiazko zerbait bada, ikastetxeko telefono zenbakia desbideratuta dago zuzendariaren telefonora eta 9-14h tartean dei dezakezue. Ez bada premiazkoa, postaz jar zaitezkete gurekin harremanetan iesiturr@educacion.navarra.es helbidera zuen kezka edo eskaera bidaliz. Zuen seme-alaben eguneroko lanarekin arazorik balego lehenik eta behin irakaslearekin argitu behar dute arazoa. Ez bada konpontzen, tutoreekin harremanetan jar daitezke, tutoreek ikasleei bidalitako lan guztiaren jarraipena egiten ari dira eta (Ikasgela desberdinetara sarbidea dute).

Orientazio eta aurrematrikula: gaur goizean bertan behera geratu dira aurrematrikula egiteko prozesuaren datak. Bestelako berririk badugu, zuekin harremanetan jarriko gara.

Ikasgeletan sartzeko eta aurrematrikula egiteko, ezinbestekoa izango da ikasleak Hezkuntza Departamentuak emandako helbide elektronikoa erabiltzea, hau da, @educacion.navarra.es domeinukoa.

Iturrama BHIko Zuzendaritza Taldea

ITURRAMA IHAUTERIAK 2020!

2020-02-18 00:28 -n admin -k idatzia

Ikastexea

Iturrama Ihauteriak 2020 heldu dira! Otsailak 21ean institutuan ospatuko ditugu. Ikusi ezazu behean egitaraua:

Iturrama Ihauteriak 2020

NEGUA KANTUZ 2019

2020-01-10 09:56 -n admin -k idatzia

Ikastexea
1. DBH
Besteak

Abenduaren 15ean 1.DBH-ko ikasleek Negua Kantuz kontzertuan parte hartu zuten musikako irakaslea zuzendari zutelarik. 

 Hemen duzue kontzertu osoaren bideoa. 6:30 minutuan ateratzen dira Iturramakoak eszenatokira eta 1:08:00an parteartzaile guztiek Olentzero kantatzen dute.

Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa

2019-12-18 18:00 -n admin -k idatzia

Ikastexea
2. DBH
Txangoak

Abenduaren 4ean, DBH2 mailako Natur Lantegiko irakasgaiko ikasleak Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa ezagutu eta bisitatu zuten, non Iruñerrian sortzen diren ontzi hondakinak (plastikozko ontziak, potoak, brikak eta plastikozko poltsak; edukiontzi horia) eta gainerako hondakinak (errefuxa; edukiontzi berdea) tratatzen diren.

Teknologia eta Berrikuntzaren astea

2019-12-18 17:50 -n admin -k idatzia

Ikastexea
1. BATXILERGOA
Txangoak

Azaroaren 6ean, Batxilergoko 1.go mailako Biologia eta Geologia irakasgaiko hainbat ikasleek Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean parte-hartuz Navarrabiomed Biomedikuntza Ikerketa Zentroko ikerketa arloak ezagutu eta laborategiak bisitatu zituzten.


 




Bi ahizpak

2019-12-13 10:41 -n admin -k idatzia

Ikastexea
1. BATXILERGOA
2. BATXILERGOA
Txangoak

Urriaren 24ean, Batxilergoko 1.go mailako Biologia eta Geologia eta Batxilergoko 2. mailako Geologia irakasgaiko ikasleak, Bi Ahizpa arroilara joan ziren bertako geologia aztertzera. Goiz osoko jarduera izan zen eta geologo batekin aritu ziren. Biologia-Geologia mintegiak antolatua.

 

Iturrama Institutuko Argazki Rally-a

2019-12-11 20:45 -n admin -k idatzia

Ikastexea

2019- 2020   Iturrama Intitutuko Argazki rally-a. Iturrama BHIko ikasleek parte har dezakete, eta ragazkiak abenduaren 20an, Euskal jai egunean egingo dira.ARAUAK  

Irakurketa Klubak

2019-12-11 10:56 -n admin -k idatzia

Ikastexea

Aurten berriro Iturramako ikasleok “EPICENTROS DE LECTURA” proiektuan parte hartuko dugu!

Irakurriko dituzten liburuak:

  

 

2019-2020ko ikasturtearen hasiera

2019-10-01 22:45 -n admin -k idatzia

Ikastexea

2019/2020 ikasturtea hasita, hurrengo urriaren 9an asteazkenarekin eta 10ean ostegunarekin  ikasturtearen aurkezpena eginen da. Aurkezpen hauek ITURRAMAko CIVIVOX ekitaldi aretoan izanen dira (begiratu ordutegia). Horren ostean, zuen seme-alaben tutorearekin bilduko zarete ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Gurasoen liburuxkak eskura izango dituzue urriaren 4tik aurrera Ikastetxeko web orrian .  GAI ZERRENDA:  .  Ekitaldi Aretoan (CIVIVOX)  1.- Harrera orokorra.     Gelan (INSTITUTUAN)  2.-Aurkezpenak: ikastetxearen funtzionatzeko era, maila bakoitzeko berezitasunak eta gurasoen partehartzea  3.-Talde bakoitzeko ezaugarriak.  4.-Ikas-irakasteko prozesuan gurasoen partehartzea.  5.-Eskari-galderak.  6.- Inkesta betetzea.  

Sindikatu edukia