Enpresaren Ekonomia

Ikasgai honetan enpresaren jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren alor guztien ezgutza landuko da.

Hasieran, enpresaren funtzioa, sailkapenak eta hazkunde-prozesuak ikasiko ditugu.

Ostean, enpresaren lau alor funtzional nagusiak aztertuko ditugu:

  • Zuzendaritza funtzioa: Enpresaren gidaritzaz arduratzen da. Erabakiak hartzearen prozedura, erantzukizuna eta prozesuaren arloak ikusten dira.
  • Finantza eta inbertsio funtzioa: Enpresak behar dituen finantza-iturriak eta lortzen duen diruarekin egingo diren proiektuen ebaluazioa ikasiko dugu. Honekin lotuta behar den informazioa interpretatzen eta sortzen ikasiko dugu
  • Ekoizpen funtzioa: Enpresak burutzeko behar diren baliabideak, teknologia eta ezagutza ikasiko dugu. Kostuen analisia eginen dugu eta biltegien kudeaketa aztertuko dugu.
  • Marketing funtzioa: Enpresak merkatuan egin behar dituen ekintzak eta jarraitzen diren estrategiak bezeroen asetzerik egokiena lortzeko ezagutuko dugu.