Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak

Ikasgai honen helburua enpresa-jardueran burutzen diren prozesuen kasu praktikoak ikastea eta egiten jakitea da.

Garatuko diren kasu praktiko hauetan, behar den dokumentazioa bete, egin behar diren erregistroak ikasi eta jarraitu behar diren prozedurak ezagutuko ditugu.

Gaiak:

  1. Enpresaren negozio-ideia eta sorreraren prozesua
  2. Enpresen kokapen-erabakien kasu praktikoak
  3. Erosketa eta salmenten dokumentazioa eta hornitzaileen aukeraketa prozesua
  4. Nominen ordainketa eta betetzea
  5. Kontabilitatea eramatea eta itxiera ongi burutzea
  6. Finantza eragiketen kalkulu eta dokumentazio-betetzea