Ahozko Ingelera

Helburuak

Advanced English Oral Skills” arloak ahozko ulermena eta  adierazpena hobetzea, baita ingeles hizkuntzaren erabilpenaz gozatzea ditu helburuak. Horiek lortzeko, ezinbestekoa da klasean parte aktiboa izatea, ingeleraz beti mintzatzea, eta taldeka lan egiteko prest egotea.

Ze jarduera mota egiten dugu?

Irakasgaiaren klase saioak praktiko eta aktiboak izaten dira. Ahozko aurkezpen desberdinak, zineforumak, abestiak, fonetika (entonazioa, fonologia, etab.), hizlaritza aspektu praktikoak, argudioen defentsarako tresnak garatu, dramatizazioa (inprobisazioa, sormena, antzezpena).

Proiektuak: Ebaluazio bakoitzean proiektu bat dugu lanaren ardatz nagusia:

1. storytelling
2. debating
3. theatre

Ikasle profila

Ongi probesteko, eta aldi berean arloa disfrutatzeko, hurrengo ezaugarriak oso inportanteak dira

- Ingelera benetan gogokoa izatea

- DBH 4. mailako edukiak ongi barneratuta izatea.

- beti ingeleraz hitz egiteko prest egoteaz

- jardueretan aktiboki parte hartzeko prest egotea

- talde lanean inplikatzea

- jende aurrean ingelesez hitz egiteko beldurrik ez izatea.