Anatomia Aplikatua (Gorputz Heziketa)

Dakizuen bezala, ANATOMIA APLIKATUA ikasgaia bi ikasgaietan bereizturik dago. Bat BIOLOGIARI lotuta eta bestea GOPUTZ HEZIKETARI lotuta. Beste ikasturteetan, ikasgai bi fasetan banatzen zen banatzen zen. Lehenengo fasean biologia atala ematen zen eta bigarren fasean gorputz heziketa (edo alderantziz). Aurten, bi ikasgaiak aldi berean landu ditugu, hau da, astean bi saio biologia eta beste bi saio gorputz heziketa.

Azpimarratu beharra dago, ikasgaia oso lotua dagoela hau eman behar duen irakaslearekin eta ondorioz, urtetik urtera aldaketak egoten direla, bai metodologian bai edukietan.

Gorputz heziketaren atalari dagokionez, kurtso hasierako programazioaren edukiak ondorengoak ziren:

  1. LOKOMOZIO APARATUA
    • Sistema osteartikularra
    • Gihar sistema
  2. ARNAS APARATUA
  3. ENERGI SISTEMAK
  4. ENTRENAMENDUAREN PRINTZIPIOAK
  5. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA

 

Egia da ordea, moldaketak egin ditugula eta aurten ikasgaia horrela geratu dela:

  1. LOKOMOZIO APARATUA
    1. Sistema osteartikularra
    2. Gihar sistema
  2. LEHEN SOROSPENAK
  3. ENTRENAMENDUAREN PRINTZIPIOAK
  4. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA

 

Aurten ikasgaia hiru ataletan banatu dugu. 

Lehenengo atalean, Lokomozio aparatua lantzen da. Atal hau modu honetan antolatu dugu: Astean saio teoriko bat (gelan) eta bigarren saioa autonomo bat (informatika gelan, binaka txostena osatzeko).

Bigarren atala lehen sorospenak izan dira. Batez ere bihotz biriken bizkortzean sakondu dugu, taldeak horrela eskatu zuelako, baina ideia ere bazen bendajeak eta gorputz atalen inmobilizazioak lantzea.

Hirugarren atala, taldeko proiektu bat da. Bertan, kirol bat aukeratu eta ikerkuntza eta bilaketa lan bat buru behar da. 

Ikasgaia ebaluatzeko momentuan atal bakoitzean ezberdina izan da. 

Lehendabiziko atalean txostenak garrantzi handi hartzen du. Honekin batera ariketa ezberdinak bidaltzen dira gaian sakontzeko. Atal honekin ere kahoot bat osatzen ahalegindu gara, baina ez dugu astirik izan.

Bigarren atala, tutorial baten grabaketa izan da garrantzi handien izan duen jarduera, honekin batera, kasu praktiko ezberdinei momentuko erantzuna emateko froga burutu dugu.

Azkeneko atala ebaluatzeko, talde proiektuaren eta honen aurkezpenarenaren bidez  ebaluatu da.

Lan guzti honi laguntzeko, bi ekintza berezi daude planteatuak. Bat fisio batekin hitzaldi bat, eta bestea Larrabide kirol teknifikazio zentrora bisita egitea.