Artearen historia

2. Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako aukeragaia da, 4 ordu ditu astean. 

Helburuak

Artearen Historiako garai eta estilo desberdinen ezaugarriak ezagutu eta artista nabarmenen lanak identifikatzea. Ikasleek Artelanen analisia, interpretazioa eta baloraziorako gaitasunak garatzea. Artea, mentalitatea, kultura eta gizarte desberdinen ezagutzarako aproposa bezala balioestea. Ondarearen identifikazioa eta balorazioa bultzatzea.

Edukiak:

Ikasgai honetan, Artearen garai desberdinak lantzen dira, bloke desberdinetan banatuta. Aintzinaroa (Erroma/Grezia), Erdi Aroa (Erromanikoa/Gotikoa), Aro Modernoa (Errenazimendua/Barrokoa), Garaikidea (XIX.-XX. mendeak).

Metodologia

Ikastea xede ditugun gaien inguruko gogoeta bultzatzen duten dinamika sortuz, eztabaida eta hausnarketa amankomunak egitea, taldean nahiz bakarka lan egitea edukien barneratzea errezten duten jarduera praktikoekin, beti ikuspegi kritiko batetik.