Baterako Hezkuntza

2017-2018 ikasturtean erronka handi bat izan genuen: baterako hezkuntzaren inguruko plan pilotu batean sartu zen gure ikastetxea. Baina...

ZER DA BATERAKO HEZKUNTZA?

Pertsona bakoitzaren generoa kontutan izan gabe egiten den hezkuntza litzateke. Jarrera sexistak, rolak, baloreak, portaerak... alde batera utziz.

Helburuak:

  • Desberdintasunak bere egiten dituen berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gainditzea eta pertsonen hazkunde integrala lortzea.
  • Hezkuntza komunitatean sexu-ezberdintasun estereotipaturik gabeko nortasun pertsonalaren errespetua bultzatu nahi dugu.
  • Gure ikastetxeak pertsonari buruzko ikuskera globala izango duena, pertsonen garapen integrala sustatuko duena eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko hierarkizazio soziokulturala gaindituko duena izatera iritxi nahi du.

 

Honetan ibiliko gara, tutoretzan eta beste hainbat ikasgaietan. Talde eragile bat ere badugu hau guztia koordinatzeko.

Horretarako, hezkuntza maila guztietan beharrezkoa den formakuntza ezarriko da. Plan hau zabaltzen joango da, 2020 urtean Nafarroako ikastetxe guztietan integratu arte.