Bizikidetza

BIZIKIDETZA BATZODEAREN HELBURU NAGUSIAK
PREBENTZIO NEURRIAK
Institutuan elkarbizitza baketsua eta  guztion (ikasle, irakasle, guraso, atezain , garbitzaile eta  bulegarien) eskubideak errespetatzen dituena lortu nahi dugulako. Horretarako guraso, irakasle eta ikasleak  komunikazio eta gizarte trebetasunetan jantzi behar ditugu. Hortaz gain, ikasleen arteko harremanen diagnostikoak egin eta gelako zein institutu mailako arauak behar ditugu helburu nagusi hori lortzeko.
BITARTEKARITZA
Institutuan lan egiten dugunon arteko harremanak korapilatu daitezke, eta arazoak, liskarrak edota gatazkak sortzen dira. Bitartekaritzak gatazka horiek konpontzeko tresna berri bat eskaintzen du: inplikatuek hitza hartuz, beren sentimenduak eta beharrak adierazi eta gatazka gainditzeko irtenbideak planteatu behar dituzte, norberaren eta besteen eskubideak errespetatuz. Bitartekaritza elkarbizitza baketsua eta errespetuzkoaren giltzetariko bat da.
ELKARBIZITZARAKO KONPROMISOAK
elkarbizitza baketsuaren kontrako jarrerak edo portaerak gertatuz gero, horiek nola zuzendu aurre-ikusi behar dugulako. Horretarako, tresna desberdinak erabiltzen ahal ditugu hausnarketa bultzatzeko eta elkarbizitza berriro ez kaltetzeko. Bizikidetzarako konpromisoak horietako tresna bat dira.
ELKARBIZITZA ERREGELAMENDUA
Arau orokorrak eta zehatzak dira, eta helburu nagusia errespetuzko elkarbizitza bermatzea da, inoren eskubideak zapaldu gabe.
AISIALDIA BATZORDEA
Eguneroko harreman akademikoez gain, urtean bitan ikasle, irakasle, atezain eta bulegariak beste modu batez harremanetan jartzeko eszenarioak behar ditugulako, bi festa antolatzen dira: Euskal Jaia eta Iñauteriak. Bertan, jolasak, kultura, kirolak, umorea, lagunarteko giroa edota musika elkartzen dira, tolerantzian eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta.