Botanika Aplikatua

1. BATXILERGOA

3 orduko Irakasgai honen bidez, ikasleak landareen munduan murgilduko dira.

Irakasgaia bi zati handitan banatzen dugu; alde batetik, landareak nolakoak dira eta nola funtzionatzen duten, eta bestetik, landareak zertarako eta nola erabiltzen diren.

Lehenengo zatian, landareak identifikatzen eta sailkatzen ikasten dugu, landareen bizi-funtzioak aztertzen ditugu institutuko eskola baratza eta lorontzietan ditugun landareez baliatuz, landareen moldaerak aztertu eta ikertzen ditugu, gure ekosistemetan dauden landareak non eta nolakoak diren ulertzen dugu, landareek dituzten mehatxuak eta babesteko neurriak zehazten ditugu, eta abar.

Bestetik, bigarren blokean landareei gizakiak denboran zehar eman dizkien erabilerak aztertu eta aplikatzen ditugu, besteak beste; sendabelarrak (ukenduak…), kosmetika naturala (olio desberdinak erabiliz xaboiak egiten ditugu), elikagaiak ( gure inguruko azokak aztertuz, baratzaren diseinuan, funtzionamenduan eta zainketan sakonduz), apaingarri gisa ematen diegun erabilera ere Iruñerriko parke eta lorategi aipagarrienak bisitatuz lantzen dugu, institutuan landatu eta zaintzen ditugun landareez baliatuz besteak beste.

Beraz, irakasgai praktikoa da, landareenganako interesa pizteko eta landareen zainketarako oinarriak finkatzeko oso aproposa dena.