Ekintzailetza eta enpresa jardueraren hastapena

Ikasgai hau DBHko 2., 3. edo 4. mailan hautatu daiteke, baina bakarrik behin egiteko aukera dago.

Ekintzailetza, helburu bat lortzeko aurrera eramaten diren ekintzak dira eta ekintzailea ideiak errealitate bilakatzeko gaitasuna duen pertsona da.  Ikasgai honetan, ekintzaile on bat izateko oinarrizko ezagutzak ikusten dira.

1. ebaluazioan, ekintzaile batek beharrezkoak diren ezaugarriak lantzen dira: kualitate pertsonalak, trebetasun soziala eta zuzendaritzako trebetasuna.

2. ebaluazioan ekonomiako oinarrizko kontzeptuak lantzen dira, ekintzaile batek ezagutu beharrekoak: dirua zer den, aurrekontua, finantziazioa, inbertsioa…

Azkenik, 3. Ebaluazioan ikasitako guztia praktikan jarriko dugu eta, negozio plan baten bitartez, enpresa fiktizio bat sortuko dugu.