Filosofia (4.DBH)

Zeure buruaz, gizarteaz eta errealitateaz gehiago jakin nahi baduzu, edo (in)justiziak kezkatzen bazaitu, edo gizartean zer gertatzen den ulertzea gustuko baduzu, edo eguneroko errealitateaz jabetzea gustuko baduzu, edo giza aniztasuna ulertu nahi baduzu, edo gizakiok jakintza zientifikoa nola sortzen dugun jakiteak harridura edota jakin-mina sortzen badizu... Filosofia ikas dezakezu 4.mailan.

Zenbat ordu dira astean? 2 ordu. Non aukeratu dezaket? Ibilbide zientifikoan eta ibilbide humanistikoan.

Zer egingo dugu? Hausnarketak, eztabaidak, gure pentsamendua ordenatzen ikasi, gure portaera eta izaera aztertu, galdera filosofikoak (adibidez: “aske gara gizakiok?”, “ze nolako gizartean bizi nahi dugu?”).

Ze material erabiliko dugu? Irakasleak emandako apunteak (fitxak, fotokopiak...), filmak, testu laburrak eta interneta.

Nola ebaluatuko da?. Klaseko lanak eta jarrerak %20 balioko dute; proiektuek edota test moduko probek, %80.

Aurten, aurre-matrikula egitean, aukeratu Filosofia!!!