Geografia
Ikasgaia 2. Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako aukeragaia da, 4 ordu ditu astean.
Helburuak:
Lurraldean garatzen diren espazioa, paisaiak eta jarduerak aztertzea, natura eta gizartearen artean ematen diren harremanak eta ondorioak aztertuz.
Edukiak:
Geografia fisikoa (erliebea, klima, ura, landaretza, eta paisaiak) eta giza geografia (biztanleria, hiri espazioa eta jarduera ekonomikoak) lantzen dira. Europa, Espainia eta Nafarroako edukiak lantzen dira.
Metodologia:
Erabiliko den metodologia mistoa izango da: azalpenezkoa eta praktikoa, ikasleek komentarioak, sintesiak, edo txostenak egingo dituzte mapak, grafikoak, estatistikak, taulak, planoak, krokisak, eskemak, hiztegia... erabiliz.