Geologia

2. BATXILERGOA

4 orduko irakasgai honen bidez, ikasleak geologiaren oinarriak finkatuko dituzte.

Irakasgai honetan lantzen diren eduki askori esker gure inguruko erliebeak zein paisaiak ezagutu eta ulertzeko aukera izanen dugu.

Edukiak:

  • Lurra ikertzeko metodoak. Plaken tektonika eta honekin lotutako arroken deformazioa eta mendikateen sorrera.
  • Mineralak eta arrokak ( arroka magmatikoak eta magmatismoa, arroka metamorfikoak eta metamorfismoa, arroka sedimentarioak eta sedimentazioa).
  • Kanpo prozesu geologikoak; lurzorua, grabitazio prozesuak, uraren eta haizearen ondoriozko prozesu geologikoak
  • Arrisku naturalak: lurrikarak, uholdeak, sumendiak, elur-jauziak…arrisku mapak
  • Geologia eta gizartea: baliabide geologikoak eta ondare geologikoa
  • Espainiako geologia: Pirinioen eta Ebroko arroaren sorrera, besteak beste.
  • Denbora geologikoa; zehar-ebaki geologikoak