Helburua/Plana

HELBURUA_XEDEA

Desberdintasunak bere egiten dituen berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gaindituz eta pertsonen hazkunde integrala lortuz. Pertsonari buruzko ikuskera globala duen ikastetxea nahi dugu, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko hierarkizazio soziokulturala gaindituko duena.

PLANAREN LAN ILDOAK ETA ESPARRUAK

  • Sexuen araberako datuen bereizketa eta analisia.
  • Genero ikuspuntua erakusten duen hizkuntza berdintzailearen erabilerarako jarraibideen hedapena.
  • Darabiltzagun materialen eta liburuen errebisioa, berdintasuna erakusten dutenak bultzatzearren eta ikuspegi sexista dutenak baztertzearren.
  • Baterako hezkuntza ikusaraztea: web orria, txoko morea, urteurrenen ospakizuna...
  • Honen inguruko informazioa bideratzea: lan taldeak, familiekin eta ikasleekin komunikazio bideak...
  • Tutoretza plana errealitate honi egokitzea. DBH-n hiruna jarduera, orientazioari ikuspegi ez-estereotipatua ezartzea eta genero indarkeria kasuak antzemateko protokoloa martxan jartzea..
  • Espazio komunen erabilera errebisatzea (patioa, liburutegia...), genero berdintasunaren begiradak bideratua..
  • 4.DBH-n banakakoaren autonomia indartzen duen curriculum integrala eskaintzea zeharkako proiektu baten bidez, berriz ere berdintasunak gidatua.

DATA GARRANTZITSUAK

2017-2018

  • Programa pilotoaren ezarpena.
  • Talde eragilearen izendapena.
  • Irakasleriaren prestakuntza.
  • Planaren egituraketa.
  • Turoretzan jarduerak ikasleekin.
  • Balorazioa.

 

2018-2019

  • Programan ez zeuden irakasleen prestakuntza.
  • Maila guztietan egiten diren jardueren mapa egituratzea.
  • DBHn tutoretzan hiru jarduera eta ikasgaien curriculunari lotutakoak (DBHn zein Batxilergoan.
  • Planaren jarraipena.

 

2019-2020

  • Aurreko alderdi guztiak sendotzea eta planaren balorazioa.