INFORMATIKA-IKT I eta II

1. eta 2.BATXILERGOko Hautazkoa

Hautazko ikasgaia honek 3 saio ditu astero 1.Batxilergoan eta 4 saio astero 2.Batxilergoan. Batxilergoko edozein ibilbidetan aukeratu daiteke eta proiektu, ikerketa eta talde lanari garrantzia handia ematen zaio, ikasgaia guztiz praktikoa baita.

Maila bakoitzeko ikasgaiaren edukiak desberdinak direnez, ikasle batek aukeratu dezake bi ikasturtetan edo bakarrik batean. Bakarrik 2.Batxilergoan hartzen badu, 1.mailakoa pendiente bezala kontsideratzen da. Hala bada, ikasleak ikasgaian 1.mailan landutako oinarrizko edukiak menperatzen dituela adierazi beharko du. Norbaitek interesa izanez gero hurrengo helbide elektronikora korreo bat bidali dezake: d3555225@educacion.navarra.es

Ikasgaiaren helburu nagusia, gure gizarteak eskaintzen dizkigun baliabide informatikoak aztertu, ulertu, gure beharren zerbitzura jarri eta etekin handiena ateratzea da. Horretarako hainbat IKT tresna erabiliko ditugu, programazioarekin, web orrien garapenarekin, teknologia berriekin, mugikor aplikazioekin eta ordenagailu edo sistema informatikoekin zerikusia dutenak.

Gainera, nahi izanez gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) egindako Nafarroako Olinpiada Informatikoan parte hartu ahal izango dute, non parte-hartzaileek lau erronka informatiko ebatzi behar dituzte, hala nola kode enkriptatu baten gakoak aurkitzea, PC baten barruko osagai batzuk identifikatzea, ordenagailu joko bat sortzea edo webgune bat sortzea. III. Nafarroako Olinpiada Informatikoan gure ikastetxeko zenbait ikasle garaile suertatu ziren.

Olinpiada Informatikoa Iturrama BHI-n

 

1.Batxilergoan: Ikasgaiaren helburua, ordenagailuek eta informatika-sareek nola funtzionatzen duten jakiteaz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sakontzeaz gain, programa informatikoak menperatzea eta bere zerbitzura izatea da, ikasleek edozein ikasgaietan aurkeztu behar duten lanak garatzeko, bai testu, multimedia edukiak edo kalkulo lanakWeb orriak diseinatzeko eta sortzeko oinarriak ere ezartzen dira, baita horiei lotutako lengoaiak ere.

 

2.Batxilergoan: Lehenik, programazio informatikoa lantzen da, gure gizartean beharrezkoak diren hainbat gaitasun garatzen laguntzen diguna, eta gaur egungo eta etorkizuneko lan-merkatuan jada oso eskatuak eta baloratuak izaten ari direnak. Bigarren, Web-orrien diseinua eta garapena lantzen da, gaur egungo munduan egiten dugun lana erakusteko bide gisa. Azkenik, Segurtasun informatikoa aztertzen eta lantzen da, gure burua eraso informatikoetatik nola babesten jakiteko; eraso horiek gero eta ohikoagoak direlarik bizi garen mundu interkonektatuan.

Irakasgai hau ez da selektibitatean sartzen. Informatika eta Teknologia Berriak gustuko badituzu, aurre-matrikula egitean, aukeratu Informatika-IKT!