Jarduera Fisikoa eta Osasuna

Hautazko honek, ariketa fisikoa, osasuna eta aisialdia ardatz dituen irakasgaia da. Norberaren eta gizartearen bizi kalitatea eta ongi izatean duten eragin positiboa aztertzea eta baloratzea da irakasgaiaren helburu nagusietako bat. Honetaz gain, hurrengoak izango dira irakasgaiaren helburu nagusiak:

  • Osasunaren ideia jorratu, osasuntsuak diren ohiturak landuz, hala nola,oinarrizko anatomia, sistematikaren hastapenak, kirol arriskuen balorapena eta tratamendua, arnasketa, elikadura orekatua, ariketa fisiko osasuntsua, bizitza kalitate egoki bat lortzeko.
  • Ariketa fisikoak gure prestaketa akademikoa eta irteera profesionalak eskaintzen dizkigun aukera desberdinak identifikatu, aztertu eta baloratu.
    • Gorputz hezkuntzarekin erlazio zuzena duten goi-zikloko ikasketetarako (SHEE-IVEF, Heziketa Fisikoko Magisteritza, Kirol teknikaria) prestatu.
    • Gorputz hezkuntzarekin erlazio zuzena duten unibertisitate ikasketerako (SHEE-IVEF) frogetarako prestatu.
    • Zenbait lanbideetan (Suhiltzaile, basozain...) sartzeko eskatzen dituzten froga fisikoak ezagutu, aztertu eta hobekuntza lortzeko praktikak aurrera eraman.
  • Giza gorputzaren egokitzapena esfortzuaren aurrean eta osasunaren iturri bezala baloratu.
  • Gizarteak aisialdia, osasuna eta ariketa fisikoa ulertzeko modu desberdinak aztertu eta baloratu kontzeptu hauek bizitza kalitatean duten eragina erlazionatu jarrera kritiko bat bultzatuz.
  • Teknologia berrien bitartekaritzarekin errendimendu fisikoa neurtu, erabili eta beste klase kideen hobekuntzarako proposamenak burutu.

Irakasgai hau Iturrama BHI-n aurreko urtean sortu zen hautazkoa da. Astean 4 orduko ikasgaia

izanik, saio teoriko eta praktikoak bideratuko dira, ebaluaketa eta eduki multzoaren arabera saio mota bakoitzaren kopurua desberdina izango da, salbuespenak salbuespen, honakoa izango litzateke:

  • 1. eta 2. Ebaluaketetan: 2 saio teoriko eta 2 praktiko.
  • 3. Ebaluaketan: saio 1 teorikoa eta 3 praktiko.

Hautazko honen ikasle kopurua mugatua dela aipatu beharra dago, proposatzen diren hainbat jarduera talde murriztuekin egitea eskatzen baitute. Gainera, irakasgai hau Batxilergo 1. mailako “Anatomia Aplikatuaren” jarraipen moduko bat bezala ulertzen da eta, hortaz, sartzeko irizpideetan azken honen notak pisua izango du. Irizpideak, beraz, hurrengoak izango dira:

  • Anatomia aplikatuan eta 1. batxilergoan lortutako notaren bataz bestekoa.
  • Plaza libreak geldituko balira 1. Batxilergoko notaren bataz bestekoaren arabera izango zen.