Komedia eta Oratoria

Komedia eta Oratoria  hautazko ikasgaian  Ikasleei jende aurrean hitz egiteko baliabide batzuk eman nahi dizkiogu. Honekin batera, autonomia, auto-estimua eta lidergoa lantzen ditugu.

Ikasgaia praktikoa da, baina bere arlo teoriko ere badu.

Bi zati desberdintzen ditugu:

- Hizlaritza zaharra eta gaur egungo hizlaritza:

Honetan  Greziar-Erromatar hizlaritza klasikoa ezagutuko dugu : maisu handiak eta haien errekurtsoak, argudiatze motak barne, eta horren arabera hitzaldi batzuk prestatu.

Bestalde,  egungo oratoria eta publizitatearen hizkuntza  aztertuta, gaur egungo teknikekin ( power- pointa, “history telling”) hitzaldi bat  egingo dugu, bukaeran debate taldean arituko gara. 

- Komedia:

Bigarren zatian  Dramatizazio tailerrak egingo ditugu, antzerki klasiko greziar erromatarretik abiatuta. Gorputz espresioa, ahotsa, pertsonaiak, sentipenak landuko ditugu. Taldea ere, koro dramatiko bezala, landuko dugu. Bukarean mitologiako pertsonaia batzuk eta mito bat aukeratuta, geure komedia lana sortuko dugu, antzezteko asmoz.