Lanbide Heziketa zikloetan sartzeko proba

Lanbide heziketako eta arte plastiko eta diseinuko zikloetan sartzeko probak

Hezkuntza Departamentuak proba hauek deitzen ditu urtero eskatzen den titulazio akademikoa ez izateagatik heziketa zikloetan sartu ezin dutenendako.

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak ezagutza eta trebetasunak egiaztatu beharko dituj irakaskuntza horiek probetxuz ikasteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuen arabera(DBH).
Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzentzen zaie: zuzenean sartzeko beharrezkoa den titulazioa ez izatea, DBH titulurik edo baliokiderik ez izatea eta 17 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiaztatu beharko du Batxilergoko helburuekiko heldutasuna, eta baita dagokion lanbide arloan dituen gaitasunak ere.
Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzentzen zaie: zuzenean sartzeko beharrezkoa den titulazioa ez izatea, Batxilergo titulurik edo baliokiderik ez izatea eta 19 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, edo 18 urte izatea eta ikasi nahi den tituluarekin lotutako teknikari titulu bat izatea. 

Ikusi www.navarra.es helbidean zerbitzuen katalogoaren ondoko fitxa: “Lanbide Heziketa zikloetan sartzeko proba”.

Lanbide Heziketako sarrera egoera ikusteko bertan sakatu.