Lur eta Ingurumen Zientziak

2. BATXILERGOA

Irakasgai honek inguruko munduaren ikuspegi orokorra lortzea du helburu nagusi. Edukiak antolatzen ditu elkarrekin erlazionatzen diren sistemak aztertuz (atmosfera, hidrosfera, geosfera eta biosfera).

Gizakiok, gainontzeko espeziak bezala, biosferaren parte gara baina sistema handi horiek aldatzeko gaitasun izugarria dugunez, giza jarduerek eragindako arazoak sakonki aztertzen dira: kutsadura, aldaketa klimatikoa, baliabideen agortzea, aztarna ekologikoa edo gure Lurraren hondatzea saihesteko hartzen ari diren neurriak, esaterako.

Gainera, akademiko esparrutik haratago, irakasgaiak ere oso baliotsuak diren beste balio batzuk lortzen laguntzen digu: alde batetik kultura orokorra izatea eta bestetik gure ingurunearekiko sentsibilitate eta errespetu handiagoa lortzea.

Metodologiari dagokionez, modu ezberdinez antola daiteke (irakasleak hautatzen du taldeari hobekien egokitzen zaion aukera): ikerketa lanak (banaka, bikoteka, taldeka), lanen aurkezpenak, laborategi edo/eta kanpo praktikak, eduki teorikoak gelan lantzea eta Ingurumen Heziketa Museoak antolatutako jarduerak, etab.

Irakasgai hau ez da selektibitatean sartzen