Mundu garaikideko historia

Arte Batxilergoko ikasleek aukeratu dezaketen Arte plastikoetako ibilbideko aukeragaia da, astean 2 ordukoa da.

Helburuak

  • Lehenengoa: ikasturteko 3. Ebaluaziorako ikasleak gai izatea emandako bitartekoekin munduko egoera/gertaera historiko bat aztertzeko eta beren ikaskideei modu argi eta antolatu batez azaldu ahal izateko.
  • Bigarrena: ikasleak Artearen diszipklina abiapuntu hartuz, Mundu Garaikideko historiaren klabeak ezagutzea eta ulertzea izango da helburua, 2. Batxilergoko Historiara hurbiltzeko ere lagungarria izango delarik.

Edukiak: Mundu Garaikideko Historiakoak, mailari eta ordu kopuruari egokitu behar direnez, esanguratsuenak direlarik. Gaur egungo mundua den bezelakoa egin duten oinarri historikoak landuko ditugu, XVIII. mendearen amaieratik gaur egun arte. 

Metodologia: anitza, azalpenezkoa, partehartzailea, kooperatiboa eta praktikoa. Ikasgaia Batxilergo Artistikoaren barnean egoteak Historia lantzeko modu desberdin batzuk eskatzen ditu, eta ondorioz, ikasgai honetan Historiari artearen bitartez helduko diogu, eta garai eta prozesu historiko ezberdinak arte forma ezberdinen bitartez landuko ditugu (zinea, margolanak, komikia, kartelgintza,...).