Musika (2.Batxilergoa)

Irakasgai honetan, musikaren ibilbide historikoa aztertuko da.Horretarako, garai bakoitzeko informazio ugari jasoko du ikasleak.  Informazioaz gain, ikasleak garai bakoitzeko musika- lanak entzun eta aztertuko ditu; kontuan hartuta, betiere,  musikak  zientzia, artea eta kultura uztartzen dituela eta,hizkunta unibersala den aldetik batu egiten gaituela.

Metodologia honako hau izango da:

  • Lehenik eta behin, apunteak banatuko dira. Horien gainean, irakasleak behar diren azalpenak emango ditu.
  • Garai bakoitzeko musika-lanak entzungo dira, eta partiturak aztertuko dira.
  • Musika mugimendu bakoitzaren ezaugarriak zein diren jakiten lagunduko diogu ikasleari.

 

Helburu nagusia ilaslearengan musika zaletasuna piztea da, eta, teknologia berriak erabilita, ikasleak musika gozabidetzat hartzea.