Nafarroako geografia eta historia

Giza eta Gizarte Zientzietako aukeragaia da, bai 1.LB-n eta 2.LB-n aukeratu daitekeena. Astean 4 orduko irakasgai da. 

Helburuak:

Bizi garen lurraldeko ondare fisiko, natural eta historikoa ezagutzea, Historiako ikasgaietan normalean bertako edukiak gutxien sakontzen direnak izaki, hoietan sakondu eta gainera Historia modu kritiko batean aztertzeko aukera ematen duen ikasgaia da. 

Edukiak:

Nafarroako Geografiako eta Historiako edukiak lantzen dira. 

Historia atalean; Nafarroako nortasunaren ezaugarriak, Historia aurretik musulmanen nagusitasunera bitarte, Iruñeko erresuma, Nafarroako erresuma 1512ra arte, Nafarroa monarkia hispanikoan sartua, XIX. mendea, XX. Mendea Gerra Zibilera arte, Gerra ondotik Transizio demokratikora eta Gobernu demokratikoak gaur egundaino.

Geografaia atalean; Natur ingurunea, Biztanleria eta hiri sistema, Ekoizpen sektoreak 

Metodologia: Talde lanak eta banakako lanak tartekatzen ditugu, dinamika partehartzailea, sormeana bultzatzen duena, zereginen bitarteko metodologia erabiltzen da, IK/KI hain zuzen.