POP (PROGRAMAZIOAN OINARRITUTAKO PROIEKTUAK)

4. DBHko aukerazko ikasgaia honek 2 saio ditu. Izenak dioen bezela programazioa lantzen da. Objektu teknologiko askok programazioan oinarrituak daude. Ikasgai honetan programazioa ikasiko da eta objektu hauetaz ohartuko gara eta hausnarketa bat egin. Horretarako Arduino hardware librea erabiliko dugu.

Ariketa bitartez landuko dira azalpenak lehen ebaluazioan eta ondoren taldeka proiektuak gauzatzen dira. Ikasgaia guztiz praktikoa da eta oso garrantzitsua da kooperazioa, talde lanean jardutea eta proiektu berriak egiteko gogoa izatea. Bestalde ikasleek autonomoki lan egiten ikasiko dute, batez ere interneten dagoen informazioaz baliatuz.

Arduino eta bere programazioa gustuko badituzu, aurre-matrikula egitean, aukeratu POP!