Psikologia

Giza jokabideaz eta gogamenaz gehiago jakin nahi baduzu...Psikologia ikas dezakezu 2. Batxilergoan.

Zenbat ordu dira astean? 4 ordu.

Non aukeratu dezaket? Batxilergoko edozein ibilbidetan.

Zer landuko dugu? Psikologiaren zeregina (zertarako balio du?, non aplikatzen da?), Psikologiaren metodoak (introspekzioa, esperimentuak, korrelazioak...), eskola psikologiko nagusiak (Psikoanalisia, Konduktismoa, Psikologia humanista, Konstruktibismoa, Funtzionalismoa, Gestalt eskola...), jokabidearen eta pentsamenduaren oinarri biologikoak (gizakion nerbio-sistema, sistema endokrino eta Genetika), pertzepzioa, arreta, oroimena, adimena, ikaste-prozesua...

Ze material erabiliko dugu? Irakasleak emandako apunteak (fitxak, fotokopiak...), praktika pertsonalak eta taldekakoak, filmak eta interneta, talde-lana egiteko (ikerketa eta dibulgazioa egiteko).

Ze metodologia erabiliko dugu? Apunteak lantzeaz gain, praktika pertsonalak zein taldekakoak egingo ditugu (astean behin), eta filma zein dokumental interesgarriak ikusiko ditugu.

Nola ebaluatuko da? Klaseko lanak eta jarrerak, %10 balioko dute; praktikek (pertsonalak zein kolektiboak), %20; proiektuek edota talde-lanak, %20; eta test moduko probek, %50.

Aurten, aurre-matrikula egitean, aukeratu Psikologia!!!