TEKNOLOGIA INDUSTRIALA I eta II

Teknologia Industriala, berek izenak dioen bezala, gaur egungo industrian erabiltzen diren teknologiak aztertzen dituen arloa da. Zientziak eta teknologia ibilbideko hautazko ikasgai da, astero 4 saio dituena eta proiektu, ikerketa eta talde lanari garrantzia handia ematen diona. Ikasle batek aukeratu dezake bi ikasturtetan edo bakarrik batean. Bakarrik 2. batxilerren hartzen badu lehenengo mailakoa pendiente bezala kontsideratzen da. Hala bada, ikasleak Teknologia Industriala I-en landutako oinarrizko edukiak menperatzen dituela adierazi beharko du. Norbaitek interesa izanez gero d3555225@educacion.navarra.es helbide elektronikora korreo bat bidali behar du.

Ikasgaiaren helburu nagusia, gure gizarteak eskaintzen dizkigun baliabide teknologikoak aztertu, ikertu eta haien funtzionamendua ulertzea da. Hortarako, maker munduan hain ezaguna den Arduino plaka erabiltzen da ikasleek nahi dituzten proiektu libreak egiteko eta 3D inpresorarekin proiektuak gauzatzeko behar diren piezak inprimatzeko aukera izango dute.

Pandemia honetan, institutuko 3D inpresora martxan dago #AyudaMakerNavarra taldea laguntzeko. Nafarroako maker talde boluntario honen helburua herrikideak babesten laguntzeko babes pantailak erakitzea da. Hurrengo estekan, institutuko 3D inpresoraren babes pantailen inprimatze bideo bat dago.

Arloaren garapenean eduki teoriko eta praktikoak lantzen dira, gutxi gorabehera denbora berdina eskainiz.

1.Batxilergoan:

Zati praktikoan, Arduino hardware libre programatzen ikasiko dute ariketa desberdinak eginez, gero ikasleak nahi duen proiektu librea aurrera eramateko gai izateko. IturramaPaperBridge lehiaketan parte hartuko dute paperezko zubiak egiten eta nahi izanez gero Nafarroako CanSat lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Zati teorikoan hurrengoak dira eduki esparru nagusienak: produktua eta merkatua, energia baliabideak, materialak eta fabrikazio prozedurak. Programazio laburran unitateak eta denboralizazioa  ikus daiteke.  

TEKI I Programazio Laburpena

2.Batxilergoan:

Zati praktikoan Arduinorekin proiektu libre bat garatuko dute eta nahi izanez gero Nafarroako CanSat lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Zati teorikoan hurrengoak dira eduki esparru nagusienak: materialak, makinen printzipioak, kontrol sistema automatikoak eta elektrikoak eta sistema elektroniko digitalak. Programazio laburran unitateak eta denboralizazioa ikus daiteke.

TEKI II Programazio Laburpena

Aipatu dugunez, alde praktikoa ikasleek egiten dituzten Arduino proiektuez osatzen da. Hurrengo estekan azken urteotan egindako zenbait adibide ikus daitezke:

Joxemi Zabaleta

Irakasgai hau ez da BEUSen sartzen. Teknologia Berriak eta Arduino gustuko badituzu, aurre-matrikula egitean, aukeratu Teknologia Industriala!