Xedea
XEDEA
Institutuaren izateko arrazoia printzipio hauetan oinarritzen da:
- Kalitatezko hezkuntza oinarri izanik, gaitasunak abiapuntu izango dituen metodologia egokia erabiliz eta ikasleen espektatibak kontuan hartuz, eskola arrakasta lortzea; alegia, giza garapen integrala eskuratzea.
- Sektore guztien (hots, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta langileen) nahiak betetzeko, adostasunetik abiatuko den inplikazioa eta elkarlana bultzatzea giro egoki batean.
- Garapen profesionalerako langileei etengabeko prestakuntza ahalbidetzea eta langile berriei ikastetxean integratzen laguntzea; baita honek dakarren hobekuntzan aritzeko aukera ematea ere.
- Beste ikastetxeekin eta erakundeekin harremanak bultzatzea eta elkarlana sustatzea, egungo eta etorkizuneko beharren arteko oreka mantenduz eta funtzionamenduaren eraginkortasuna bilatuz ikastetxearen espektatibak asetzeko.
- Gurea euskal irakaskuntza izanik, euskara maila jasoa sustatu eta euskal kultura garatzea kultura aniztasunaren baitan.
- Desberdintasunak bere egiten dituen berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gaindituz eta pertsonen hazkunde integrala lortuz.
BALOREAK
Hezkuntza Komunitatean bultzatu nahi ditugun baloreak honako hauek dira:
Ideia, izaera eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonekiko errespetua.
- Hezkuntza komunitateko talde guztien zein pertsona guztien arteko elkarlana.
- Nork bere buruaren ezagupena eta onespena.
- Bizitzan zein eskolan ikasleen jarrera autonomo, kritiko, sortzaile eta dinamikoa.
- Gizartean dauden arazoen inguruan hausnarketa eta horiek konpontzeko solidaritatea.
- Jakin-min intelektuala: zientifikoa, kultural eta artistikoa.
- Puntualtasuna, errespetu adierazle gisa.
- Lanarekiko eta ahaleginarekiko jarrera baikorra.
- Naturarekiko, ingurugiro hurbilarekiko eta instalazioekiko begirunea.
- Alor guztietan, eta nor bere jardunean, etengabeko hobekuntza.
- Sexu-ezberdintasun estereotipaturik gabeko nortasun pertsonalaren errespetua.
IKUSPEGIA
Gure ikastetxeak honakoa nahi du:
Kultura maila handia eta ezagutza zabala eskaintzen duen kalitatezko ikastetxe euskalduna, kultura aniztasunari irekia eta komunikazio hizkuntzatzat euskara duena.
- Ikastetxe hornitua: gaitasunak abiapuntu dituen metodologia, baliabide eta teknologia berriak eguneroko jardueran erabiltzen dituena, berrikuntza pedagogikoei irekia.
- Irakasleriaren formazio eguneratua duena, ikastetxearen beharrei egokitua.
- Nafarroako euskal irakaskuntzan aitzindari, bere kudeaketaren eta emaitzen maila altuagatik erreferente dena.
- Beste ikastetxeekin eta beste erakundeekin harremanak bultzatzen dituena.
- Hezkuntza Komunitatearen kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia dituena; gizartean integratua eta eragilea dena.
- Pertsonari buruzko ikuskera globala izango duena, pertsonen garapen integrala sustatuko duena eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko hierarkizazio soziokulturala gaindituko duena.