Urtarrilaren 23an, astelehenean, Saharako Kabiak elkarteko kideei Nafarroako Liburutegian egin zen aurkezpenean laguntzeko aukera izan genuen, 2017tik egiten ari garen kolaborazioaz hitz egin ahal izateko.
Bereziki ilusioz beterik gaude joan den ikasturteko lanaren ondorioz argitaratu berri den liburua erakusteagatik. Zahra El Hasnaoui Ahmed idazlearen poema liburua da, eta 21/22 ikasturteko AGPTko (arte batxilergoko) ikasleek ilustratu dute.
Abarzuza liburu-dendan dago eskuragarri, eta bildutako dirua Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako bibliobus bat finantzatzeko erabiliko da.
Mila esker proiektuan parte hartu duzuen guztiei!

