ABISUA - ONARPEN PROZESUAREN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK GAIZKI ARGITARATU DIRA

2022-06-29 13:06 -n admin -k idatzia

AKATS TEKNIKO BATENGATIK ONARPEN PROZESUAREN BATX.1eko ETA BATX.2ko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK GAIZKI ARGITARATU DIRA.

Familia / tutore agurgarriak:

Arazo informatiko bat dela eta, Iturrama BHI-ko Batx.1ko eta Batx.2ko onartuen behi-behineko zerrendak gaizki daude: eskaera guztiak itxoite zerrendan agertzen dira.

Eskolatze Batzordetik esan digute uztailaren 4an behin-betiko zerrendak argitaratuko dituztela eta akatsak moldatuko dituztela.

Erreklamazioak aurkezteko epea: ekainaren 30a arte.

Uko egiteak EDUCA bidez eginen dira (Onarpena/ Aurreinskripzioa/ ikusi eskaera/ Uko egin)

Barkatu eragozpenak.