ARTE B. HAUTAZKOAK

2017-03-27 10:56 -n admin -k idatzia

ARTEAREN OINARRIAK I

 

 Arte Batxilergoko 1. mailako irakasgai tronkala da. Astean hiru saio ditu.

 Bere edukiak Historiaurrean hasi eta Neoklasikoa bukatzeraino doaz. Garai bakoitzean, orduko gizarteko oinarriak lantzen dira adierazpen artistikoak ulertu ahal izateko (Artea baita gizarte baten emaitza) honen pentsamolde, antolaketa eta kontraesanena hain zuzen ere. Izan ere, eta garaian kokatuta gaudelarik, arte agerpen esanguratsuenak aztertuko ditugu, arkitekturan, eskulturan, pinturan, diseinuan...

 

 

MARRAZKETA ARTISTIKOA I

 

Irudikatzeko, adierazteko eta komunikatzeko tresna bezala, ikaslea marrazketan trebatzea du helburu. Horretarako, praktikaz aparte, ikasleak marrazki lanen analisia eginen du ere.
 
Marrazki motak: naturalatik kopiatutakoak, asmatutakoak, sormenezkoak…
Gaiak: bodegoaik, giza irudia, erretratoak, naturako elementuak, ilustrazioa, kanpo eta barne perspektibak…
Teknikak: grafitoa, ikatz ziria, pastelak, tintak, kretak, akuarelak…
 
 
IKUS ENTZUNEZKO KULTURA I
 
Lehen ikasturtean, ikasleak ikus-entzunezko baliabide eta mintzairen bilakaera aztertuko du, baita irudi finkoaren ( Argazkia, Komikia), eta mugimenduzkoaren (Zinema, Animazioa). funtzio eta ezaugarriak ere, ikus-entzunezko kontakizun errazak sortzeko. Horretarako, beharrezkoa da ikaslea egotea gure garaiko ikus-entzunezko kultura osatzen duten elementuak aztertzeko, erlazionatzeko eta konprenitzeko egoeran.
 
Helburua da, beraz, ikasleak ulertzea berak bizi duen gizarteko ikus-entzunezko kultura eta hura sortzeko erabiltzen diren ekoizpen bideak; gisa hartara, gauza izanen da ikuspegi kritiko eta pertsonala garatzeko, eskuratutako informazioa antolatzeko eta ikus-entzunezko munduak sortzen duen indar ikonikoaren intentsitatea eztitzeko.
 
 
BOLUMENA
 
 LOMCE ezarri baino lehen Arte Plastikoak, Diseinu eta Irudia Batxilergoan derrigorrezkoa zen modalitatezko irakasgaia.
 
Bere helburua da hiru dimentsioen berezko hizkuntza ezagutu eta ulertzea, hau da, Artean, zein Arkitekturan edo Diseinuan gauzatutako objetu tridimentsionalak sortzeari aplikatutako oinarrizko kontzeptu eta prozedurak edo teknikak bereganatzea.
 
ARTE LANTEGIAK. PINTURAREN ARTE APLIKATUAK
 
Arlo honetan, proiektu ezberdinen bidez, ikasleak ondorengo teknikak ezagutu, praktikatu eta adierazpen tresna bezala erabiliko ditu: zeramika, hormirudiak, mosaikoak, teknika grafikoak…
 
 
 
MARRAZKETA TEKNIKOA
 
Helburua: Geometrian trazadurak eta problemak ebazten jakitea, Marrazketa Teknikoko lengoaia ezagutu, eta errepresentazio tresna bezala, bere erabileran trebatzea.
 
Marrazketa Teknikoko lengoaia unibertsala da, eta disziplina ezberdinetan erabiltzen da, besteak beste, ingeniaritza, barne dekorazioa, diseinua, arkitektura, mekanika, artea...
 
Edukiak:
 
Geometria laua.
 
Errepresentazioa Sistemak:
 
  1. Sistema Diedrikoa. Teoria. Bistak.

  2. Sistema axonometrikoa. Isometriko eta Cavaglieri perspektibak.

Akotazioa eta Normalizazioa.