EKONOMIA APLIKATUA

2017-03-23 14:03 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

1. Batxilergoko Ekonomia (Astean 4 orduko ikasgaia. Mcgraw Hill-eko liburua)

     Ekonomialariek esaten duten bezala Ekonomia norbanakoa bere eguneroko bizitzan aztertzean datza. Ikasgai honetan pertsonek bere beharrizanak asetzeko egiten dituzten ekintzak aztertzen ditugu. Honekin batera, enpresek eta merkatuek jarduera ekonomikoa antolatzean betetzen duten paper ezinbestekoa ikusten dugu. Bukatzeko herrialde baten ekonomiaren funtzionamendua ulertzen saiatzen gara. Hortik edozein gizartek dituen arazo ekonomikoak aurkezten ditugu.

      - Langabezia

      - Inflazioa

   - Administrazioaren papera ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzeko orduan eta zerga-sistema zuzen baten ezarpenaren beharra.

     - Diruaren papera eta bankuen funtzionamendua.

     - Nazioarteko merkataritza.

  - Elkartasunezko ekonomia. Gauzak egiteko beste era bat. Jasangarria, ekitatiboa.