MGH

2017-03-24 10:47 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 ARTE BATXILERGORAKO MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA

 Hasteko, Arte Batxilergoko ikasleek aukeratzen ahal dute irakasgai hau, astean 2 ordukoa dena.

 Irakasgai honekin, bestalde, helburu desberdin batzuk lortu nahi dira:

 Lehenengoa: ikasturteko 3. Ebaluaziorako ikasleak gai izatea emandako bitartekoekin munduko egoera/gertaera historiko bat aztertzeko eta beren ikaskideei modu argi eta antolatu batez azaldu ahal izateko.

 Bigarrena: ikasleak Artearen munduan mugituko dira eta Artea gizarte baten eta honen kontraesanen emaitza izaten denez, Mundu Garaikideko historiaren klabeak ezagutzea eta ulertzea oso lagungarri gertatuko zaie 2. Batxilergoko hainbat irakasgaietarako eta aldi berean norberaren bizitza eta jarduera pertsonalerako.

 Irakasgaiaren edukiak Mundu Garaikideko Historiakoak dira, mailari eta ordu kopuruari egokitu behar direnez, esanguratsuenak hautatuko direlarik.

 Metodologiaren atalari dagokionez, metodologia anitzak (azalpenezkoak, partizipatiboak, kooperatiboak…) landuko dira ikasturtean zehar. Izan ere, hasieran azalpenen bidezkoa nagusituko da oinarri teorikoak ongi finkatzeko, ondoren, irakasleak bideratuta, kasu konkretu bat aztertuko da eta azkenean, ikasleek taldeka interes handiko kasu desberdinak aztertuko dituzte.

 Ebaluatzeko era, azkenik, atal (ebaluazio aldi) bakoitzean landutako edukiak eta metodologiaren araberakoa izango da, azterketa ala produzitutakoaren aurkezpena, kasuan kasu.