Nafarroako Geografia eta Historia

2017-03-23 21:58 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 

NAFARROAKO GEOGRAFIA ETA HISTORIA

 Astean 4 orduko irakasgai da. Hiru ebaluaketetatik bitan Historia lantzen da eta azkenengoan Geografia.

 Metodologia eta ebaluazioa: Talde lanak eta banakako lanak tartekatzen ditugu eta, salbuespenak salbuespen, gelan egiten denarekin aski izaten da ikasgaia aurrera ateratzeko .

 Baina zertarako aukeratu irakasgai hau?

 Lehenengo batxilergoko ikasle askok ez dute izanen Historia irakasgaia eta bigarren batxilergoan derrigorrezkoa dela kontutan harturik ikasgaiarekiko lotura ez galtzeko baliogarria da.

  • Gehienetan Kurrikulum ofizialean gure herriko historia bazterturik edo bigarren maila batean egoten denez honetan murgiltzeko aukera egokia da.

  • Bukatzeko gaur egungo gure errealitatea ulertzeko gakoak eskeintzen dizkigu historia modu kritiko batean aztertuz.