TEKNOLOGIA INDUSTRIALA

2017-03-23 21:05 -n admin -k idatzia

BATXILERGOA

TEKNOLOGIA INDUSTRIALA

Teknologia Industriala, berek izenak dioen bezala, industriako teknologiak lantzen dituen arloa da. Hurrengoak dira eduki esparru nagusienak: energia, fabrikazio prozedurak, materialak, makinak eta kontrol sistemak.
Arloaren garapenean eduki teoriko eta praktikoak lantzen dira, gutxi gora behera denbora berdina eskainiz.
Alde praktikoa proiektuez osatzen da. Hauetan, programazioa, kontrol sistemak eta talde lana dira oinarrizko elementuak. Hurrengo estekan zenbait adibide ikus daitezke:
https://www.youtube.com/channel/UCZMErRk3EaBHxs61gu28-0A