UNIBERTSALA

2017-03-30 14:08 -n admin -k idatzia

1. BATXILERGOA

 

LITERATURA UNIBERTSALA

Literatura Unibertsalaren garai guztietako pasarteak, antologiak edo bereziki adierazgarriak diren obra osoak irakurri eta aztertuko dira.Literatura lanen (elaberriak, ipuin-laburrak, antzezlanak, poemak, blogak, komiki eta mangak, zinema, argazkigintza eta musika lanen arteko loturak eztabaidatuko dira. Landuko diren kontzeptuen artean, hurrengoak aurki daitezke: amodioa (maitalearen deskribapena), heriotza (mendekua, guda), fikzioa eta errealitatearen arteko erlazioa (ametsak, irudimenezko lurraldeak edo ezinezko hirien eta lurraldeen kartografia, laberintoaren mitoa, mikronazioak, blogak eta Tumblr), etxea eta egunerokotasuna, eromena, zentzugabekeria eta absurdoa, bidaiaren gaia, heroia/ antiheroia, autobiografia (nerabezaroa) eta egunerokoaren idazkera. Genero kontua lantzearren, emakume idazleen kasuan monografiko bat landuko da egunerokoaren idazkeran oinarrituta.

 

Irakurketaz gain, idazkera eta, orokorrean, sormena (argazkigintza, bideoak) landuko dira.