Xake

2017-03-23 11:59 -n admin -k idatzia

 
1. DBH

XAKE

Xaken jolasten ikasiko dute ikasleek, horretarako beharrezkoak diren estrategia desberdinak garatuz eta hainbat problema ebatziz.

Estrategia hauek hainbat alderdi eta gaitasun lantzeko aukera emango digute: sormen gaitasuna, intuizioa, memoria, autokontrola, arreta, enpatia, autoestima, ikusmen espaziala, gaitasun analitikoa, problemak ebazteko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna, pentsamendu logiko-matematikoa eta irakurmen gaitasuna.

Oinarrizko mailatik hasiko gara, eta ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuko da, bakoitzari dagokion erronka eta problemak panteatuz. Bakarka zein bikoteka edo taldeka aritzeko aukera izango dute hainbatetan, eta ebaluatzeko gelako eguneroko lana eta jarrera hartuko dira kontuan.